Goiti doa langabezi prestaziorik kobratzen ez dutenen kopurua

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Otsailetik maiatz hondarra bitarteko hiru hilabetetan 131 langa­betu guttiago daude eskualdean, baina %6 igo da inolako langabezi-prestaziorik kobra­tzen ez dutenen kopurua (30 gehiago). Maiatz hondarrean 1.405 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoa

Otsailetik maiatz hondarra bitarteko hiru hilabetetan 131 langa­betu guttiago daude eskualdean, baina %6 igo da inolako langabezi-prestaziorik kobra­tzen ez dutenen kopurua (30 gehiago).
 
Maiatz hondarrean 1.405 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, hilabete lehenago baino 66 guttiago. Beraz, %4,49 jautsi da langabetu kopurua eta Nafarroa osoko bulegoen artean (banaz ber­tze %2,31 jautsi da lan­gabezia) jautsiera nabarmenena izan da Doneztebekoan. 
 
381 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez maiatzean, baina horietatik 33 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun