Udako ludoteka

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2013ko ekainaren 17a

Amaia eta Leirek udan ludoteka zerbitzua eskaini nahi dute, uztailean eta abuztuan. Bertan, ekin­tza ezberdinak egiteko aukera izanen dute haurrek, tailerrak, eskulana, kirola... ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 13:00etara izanen da, baina gurasoen eskariaren arabera luza daiteke. Haur bakoitzak, hilabetean 80 euro ordaindu beharko lituzke, familia bereko bi haur baldin badira, 140 euro eta hiru haur baldin badira 170 euro. 
 
Interesatuak baldin bazaudete, informazio gehiago eskuratu daiteke 638205665 edo 689454499 telefonoetara deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun