Piszinetako sorosle lanetarako jende aunitz aurkeztu zen, 10 lagun inguru. Eta nola tartean herriko bi lagun dauden, Maite Migeltorena eta Unai Sagaseta, hauek biak hartzea erabaki du udalak.
Piszinak ekainaren 15etik irailaren 15era egonen dira irekiak. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik igandera, goizeko 11:00etatik 13:00tara eta 14:00etatik 20:00etara zabalduko da.