Maiatzaren 25ean ospatu zuten Leurtzako urtegien inguruan "Run & Bike" deitzen duten kirol saioa, Desafio Empresas kirol ekintzaren barrenean.
Nafarroako enpresetako kirolariek hartzen dute parte, eta enpresen atalean El Corte Ingles-ek irabazi omen zuen. Eguraldi txarra egin zuen, hotza eta euria, hortaz, 24 bikotetik 16k bertzerik ez omen zuten lana akittu.