Aitzineko alean berriemaleak huts egin zuen, eta egun batzuk pasatu badira ere, honakoan aipatuko dugu.
Lehengo jaunartzeak ospatu ziren maiatzaren 19an. Bi mutiko eta bi neska izan ziren: Irune Urroz, Mikel Babaze, Maialen Urroz eta Ruben Saldias. Aipatzekoa, aurten lau izan badira ere, hurrengo urterako ez dela lehenengo jaunartzea eginen duen haurrik, herria ttikitzen ari denaren seinale...