Ofizio zaharren Eguna eginen da ekainaren 22an

Joseba URROTZ 2013ko ekainaren 17a

Belar garraio eta metatze erakusketa eginen da eguerdian eta bertso eta kantu bazkaria ondotik

Ofizio Zaharren Eguna ospatuko da ekainaren 22an. Goizeko 10:00etan artisauen erakusketa eta azoka zabalduko da. 12:00etan belar garraio eta meta­tze erakusketa izanen da. 13:00etan, artisauen produktuez osatutako saskiaren zozketa eginen da. 14:00etan bertso eta kantu bazkaria izanen da. Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan, Erramun Martikorena kantari eta Beñat Mitxelena akordeoiarekin. A­rratsalde guzian musika izanen da. Bazkarirako txartelak aitzinetik salgai jarriko dituzte eta behar bezala iragarriko da non izanen diren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun