Hainbat eragilek bere laguntza eskaini dute Elikagai Bankurako

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Kanpainaren leloa biltzen du logotipoak

Maiatzaren 28an egindako prentsaurrekoan, Malerrekan laguntza txikiak konponbide haundiak kanpainan eragileek egiten ari diren zenbait jarduera aurkeztu zituzten. Mendaur eta San Miguel ikastetxeekin batera antolatutako lehiaketako logotipo eta lema irabazleak aurkeztu zituzten.
 
Jarduerei dagokienez, Mahai inguruko kantuak II diskatik, saldutako disko bakoitzeko euro bat Elikagaien Bankura bideratu zen. Azpimarratu nahi izan zuten Mahai inguruko kantuak taldea izan dela ekarpena egin zuen lehenbiziko eragilea.
 
Mendaur eta San Miguel Guraso Elkarteek Zinema antolatu zuten haur eta gaztetxoendako. Hamabostean behin eman dira pelikulak eta euro bat kobratu da sarrera bakoitza. Jende gehien biltzen den eguneko sarrerako diru guztia bideratu da Malerrekako Elikagaien Bankura. Mutiko eta neskendako areto-futbol txapelketa ere antolatu zuten Ikastetxeetako Aste Santuko opo-rraldiaren bigarren astean. Sarrera euro bate­an kobratu zen eta bildutako dirua Elikagaien Bankura bideratu zen. Doneztebeko merkatariek egin zituzten opariak parte-hartzaileen artean zozketatu ziren.
 
Aintzina taldeak gazta baten enkantea egin zuen. Bildutako dirua Elikagaien Bankura bideratu zen.
 
Doneztebe Futbol Taldeak maiatzaren 25ean jokatu zuen partiduan urdaiazpiko bat zozketatu zen eta ber­tze erakundeen artean, Erreka eta Arkupeak elkarteek ere bat egin dute kanpainarekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun