Giro ederrean ospatu zuten Korpus eguna

Mattin LARRALDE 2013ko ekainaren 17a

Meza amaitu ondotik, berendu afaria egin zuten guztiek giro ederrean. Mattin LARRALDE

Ekainaren 1ean, larunbatean, ospatu zen herrian korpus eguna. Meza igandean ospatu beharrean larunbatera aurreratu zuten baina  egun aldaketak ez zituen bestelako ohiturak aldatu. Urtero bezalaxe, mezetan izan ziren udaleko ordezkariak Korpus eguneko ikurrak hartuta eta meza amaitu ondotik, bertaratu zirenek zain zituzten jan edanak. Berendua, berendu-afari bihurtuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun