Bestaberri

Fermin ETXEKOLONEA 2013ko ekainaren 17a

Goikoetxeari eman diote herriko txokorik politenaren saria. Olga GARROTE

Bestaberri eguna ongi joan zen. Goizetik prozesiorako animoa zuen jendeak eta belarra bil­­tzen ibili zen. Herriko txokorik politena lehiaketako epaimahaia ere harat-honat ibili zen. 
 
Udal ordezkaritza ere bildu zen Herriko Ostatuan bazkaltzera. Arra­tsaldean meza eta prozesioaren ondotik gazta lehiaketa egin zen. 9 gaz­ta aurkeztu ziren, Azkuntzolota, Parazelaieta, Olasenea, Idiartekoborda, Elamenekoborda, Serokoborda, Martuntzenea, Seroinea eta Elizgainetik. Txapel­dun atera ziren Parazelaietako gazta eta biga­rren Serokobordakoa. Txokorik politenaren saria, berriz, Goikoetxeari eman zioten eta bigarren saria Eguzkilore etxeari.  Bi txapelketetan sariak, txapeldunen­tzat bi otordu He­rriko Ostatuan eta azpitxa­pel­dunentzako bi botil ardo izan dira. Gero, berendua egin zen eta gazta guziak jan ziren. Herriko musikarien doinuekin giro ede­rrean joan zen arratsaldea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun