Gazteek festa antolatu dute larunbaterako

Fermin ETXEKOLONEA 2013ko ekainaren 17a

Egun osoko egitaraua prestatu dute gazteek ekainaren 15erako, larunbaterako, gaupasa eta guzi.
 
10:30ean herriko joaldunak ibiliko dira. 11:00etan haurrendako tailerrak: serigrafiako kamisetak… 12:30ean futbito partida. 13:30ean aizkora apustua: Mikel Indakoetxea eta Ander Erasun, Jose Antonio Loiarte eta Oihan La­rretxearen kontra. 14:30­ean valentziar paella plazan. Ondoren, bertsolariak eta inauterien inguruko dokumentalaren emanaldia. 16:00­etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak edo zinema, eguraldiaren arabera. 18:00e­tan haurrendako berendua. 19:00etan Muxikoak. 20:00etatik 23:00e­tara dantzaldia Gugaz taldearekin. 11:30ean kontzertua Los Zopilotes Chirriaos taldearekin eta ondoren, berriz ere dantzaldia Gugaz taldearekin. Gau osoan, estalpean garagardo festa izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun