Mendaurko ermita berritu zela 50 urte

Arkaitz MINDEGIA 2013ko ekainaren 17a

Ekiñe MINDEGIA

Maiatzaren 26an egin zen urteroko zita Mendaurko Trinitatean, baina aurten berezia izan da, 50 urte bete baitira ermita berritu zela. Hori ospatzeko Aurreskua dantzatu zuten Aritz eta Mirenek, Joxe Mari Fagoagak ere bere bertsoak bota zizkion eta nola ez, trikiti soinuak ere izan ziren Itxaso eta Izaroren eskutik. Inguruko herri guzietatik etorritako jendearekin ospatu zuten urteurrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun