Ander Erasun txapeldun

Arkaitz MINDEGIA 2013ko ekainaren 17a

Egur Sportek antola­tzen duen Urrezko Aizkoran bakarkako lanetan sub 23 kategorian txapeldun izan da Ander Erasun. Ekainaren 2an jokatu zen finala Azpeitiko frontoian. Kañamares lll.aren aurka aritu zen aurtiztarra. Ederki eta lasari aritu zen. Hasierako egurretan parekaturik joan zen kontua, baina azkenean minutu eta 45 segundoko aldea atera zion Erasunek Kañamaresi.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun