Bestaberriren harira, dantzatzen zen Dantza Luzia dantzatu zuten herriko dantzariek ekainaren 2an plazan. 16 dantzari inguru ibili ziren lehengo ohitura segituz herriko dantza hau berreskuratu eta dantzatzen. Meza nagusiaren ondotik izan zen, eta Udalaren eskutik Herriko Etxeko arkupeetan banatu zen luntxarekin akitu zen ekitaldia.