Bestetako kartel lehiaketa deitu du Herriko Etxeak

Arkaitz MINDEGIA 2013ko ekainaren 17a

100 euro eta sari sorpresa irabazlearentzat

Uztailaren 19an hasiko dira bestak eta antolaketa lanetan dabil­tza burubelarri Udala eta herritarrak. Joan den urtean lehendabiziko aldiz antolatu zen kartel lehiaketaren arrakasta ikusirik, aurten berriro ere luzatu du deialdia Udalak, xehetasun guziak udaletxean bertan edo udala@ituren.es. Lanak aurkezteko epea ekainaren 21ean akituko da. Irabazleak 100 euro eta sari sorpresa izanen ditu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun