Urte batzuk daramazki Javier Mariezkurrena kamioi gidariak eta Ederki tailerreko lan taldeak Europako kamioi karrera txapelketan parte hartzen. Ekainaren lehenbiziko asteburuan Nafarroako zirkuituan, Urantzia-Los Arcosen aritu zen lehen aldiz txapelketan. 35.000 bat ikusle bildu ziren, tartean Doneztebetik eta Malerrekatik hurbildutako ugari. Ezin izan zuten aitzineko postuetan sartu, baina meritu handiko lasterketak egin zituen.