Aurten Malerrekako Euskara Batzordeak abian jarri duen Malerrekako Literatur Solasaldien 2. edizioa zoragarria izan zen. Mikel Tabernaren Alkasoroko benta liburuaz aritu ziren ekainaren 13an, ortzegun arratsaldean Sunbillako Herriko Etxean.
Solasaldian Alkaiagako idazleak bere iritzia eta inpresioak emateaz gain, irakurleek ere galderak egin zituzten eta oso giro polita sortu zen. Hurrengo solasaldia azaroan eginen dugu.