Larunbat honetan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartuko dute leitzarrek eta lesakarrek

Ttipi-Ttapa 2013ko ekainaren 20a

Nafarroa Leitzako taldeak ordezkatuko du Euskal Herriko Eskolartekoan.

Orioko kiroldegian eginen da eta goizean 14 urtera artekoak lehiatuko dira taldeka eta arratsaldean 15-18 urtekoak banaka

Orioko kiroldegian eginen da Euskal Herriko XXV. Eskolarteko Txapelketa eta goizean 14 urtera artekoak lehiatuko dira taldeka eta arratsaldean 15-18 urtekoak banaka. Eskualdetik, taldeka, Leitzako Xabat Ilarregi, OIher Altzelai eta Joanes Ilarregi ariko dira eta banaka Maddalen Lopez lesakarra ariko da.

Euskal Herriko XXV. Eskolarteko Txapelketa jokatuko da larunbat honetan Orioko kiroldegian. Goizez eta arratsaldez izanen dira saioak. Alde batetik, goizez, 11:00etatik aitzinera, 14 urtera artekoak lehiatuko dira, taldeka. Arratsaldean, bertzalde, 15:30ean hasita, 15-18 urtekoak ariko dira, banaka. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatutako ekimena da.

Tartean eskualdeko bertsolari gaztetxoak ere izanen dira. 14 urtekoen artean, Nafarroa ordezkatuz leitzarrak ariko dira: Xabat Ilarregi, Oiher Altzelai eta Joanes Ilarregi. 15-18 urtekoetan, berriz, Nafarroatik bi bertsolari joanen dira eta horietatik bat lesakarra, Maddalen Lopez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun