'Gure esku dago' dinamika aurkeztuko dute Bortzirietan eta Baztanen

Ttipi-Ttapa 2013ko ekainaren 14a

Ekainaren 17an Lesakan eta 20an Elizondon eginen dituzte

Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika zabala da Gure esku dago. Eta helburuak erabakitzeko eskubidearen beharra, aukera eta zilegitasuna gizarteratzea eta herritarrak aktibatzea dira. Ekainaren 17an Lesakan eta 20an Elizondon eginen dituzte aurkezpenak.

Gure esku dago erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren dinamika aurkeztuko da Bortzirietan eta Baztanen heldu den astean. Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika zabala da Gure esku dago. Eta bere helburuak erabakitzeko eskubidearen beharra, aukera eta zilegitasuna gizarteratzea eta herritarrak aktibatzea dira. Joan den ekainaren 8an aurkeztu zuten Irungo Ficoban ekimena eta orain herriz herri aurkezten ari dira. Hala, ekainaren 17an Lesakan eginen dute aurkezpena 19:00etan udaletxeko pleno aretoan eta 20an Elizondon, 19:00etan Arizkunenean.

Hiru ideiatan oinarritzen da ekimena: Euskal Herria nazio bat dela, bere etorkizuna modu aske eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea duela eta etorkizun hori euskal herritarrek bakarrik erabaki dezaketela. Ekimen hau sutatzeko, kanta bat ere sortu dute Eñaut Elorrieta eta Kepa Junkeraren musikarekin eta Kirmen Uriberen letrarekin.

Informazio gehiago hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun