Zubietako gazteek festa antolatu dute larunbaterako

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 14a

Valentziarrek egindako paella bazkalduko dute eta arratsean kontzetua izanen da Los Zopilotes Chirriaos taldearekin

Egun osoko egitaraua prestatu dute Zubietako gazteek ekainaren 15erako, larunbaterako, gaupasa eta guzi.

Egun osoko egitaraua prestatu dute Zubietako gazteek ekainaren 15erako, larunbaterako, gaupasa eta guzi.

10:30ean herriko joaldunak ibiliko dira. 11:00etan haurrendako tailerrak: serigrafiako kamisetak… 12:30ean futbito partida. 13:30ean aizkora apustua: Mikel Indakoetxea eta Ander Erasun, Jose Antonio Loiarte eta Oihan Larretxearen kontra. 14:30ean valentziar paella plazan. Hain zuzen, inauterietan Valentziako gazte talde bat izan zen herrian eta beraiek prestatuko dute paella. Ondoren, bertsolariak eta inauterien inguruko dokumentalaren emanaldia. 16:00etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak edo zinema, eguraldiaren arabera. 18:00etan haurrendako berendua. 19:00etan Muxikoak. 20:00etatik 23:00etara dantzaldia Gugaz taldearekin. 23:30ean kontzertua Los Zopilotes Chirriaos taldearekin eta ondoren, berriz ere dantzaldia Gugaz taldearekin. Gau osoan, estalpean garagardo festa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun