Eskualdean nagusi diren ELA, LAB eta EHNE sindikatuek maiatzaren 30erako deitutako greba deialdiak segida zabala izan zuen. Industrian, langileen %80 baino gehiagok greba egin zuen eta Bortzirietan, Zalain, Funvera, Savera eta Composites Gurea bezalako lantegi handiek erabat itxi egin zuten. Leitzako Sarriopapelen ere ez zuten lan egin.
Lesakako Arcelor-Mittal lantegian, langileen %75 inguruk egin zuen eta Legasan %90ak. Pikete informatiboak goizetik ibili ziren Zalain industrialdean eta gero Arraiozera joan ziren, Nafarmendi HiperSimply merkataritza gunera. Han izan zen tentsiorik handiena eta guardiazibilak kargatu egin zuen 50 bat lagunen kontra.
Administrazioan, irakaskuntzan eta merkataritzan ere segida handia izan zuen grebak.