Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetan irakaskuntza elebidunak 30 urte bete dituela ospatzeko besta eginen dute igandean Saran

Ttipi-Ttapa 2013ko eka. 13a, 10:38

1983ko apirilean ireki zen lehenbiziko gela elebiduna Iparraldeko sare publikoan eta Saran izan zen

1983ko apirilean ireki zen lehendabiziko gela elebiduna Ipar Euskal Herriko sare publikoan eta Saran izan zen. Geroztik, 30 urte hauetan Ikas-Bi federazioaren eta hainbat gurasoren eta irakasleren lanari esker, 101 eskola elebidun daude gaur egun. Igandean, 30. urteurrena ospatzeko, Euskara denena, Euskara denentzat lelopean besta eguna izanen dute Saran.

Euskara denena, Euskara denentzat lelopean besta eguna izanen dute igandean, ekainak 16, Saran. Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetan irakaskuntza elebidunak 30 urte bete dituela eta hori ospatuko nahi dute. 1983ko apirilean ireki zen lehendabiziko gela elebiduna Ipar Euskal Herriko sare publikoan eta Saran izan zen. Geroztik, 30 urte hauetan Ikas-Bi federazioaren eta hainbat gurasoren eta irakasleren lanari esker, 101 eskola elebidun daude gaur egun. Hauetan 4.891 ikaslek ikasten duten euskaraz Lehen Mailan, 12 urtera arte, eta milako bat Bigarren Mailan. 30.urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute, eta bide batez, Ipar eta Hego Euskal Herriko guraso, irakasle eta ikasleei parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.

Egitaraua

11:00etan puzgarriak kiroldegi ondoko plazan eta tailerrak frontoian.

11:30ean hasiera ekitaldia. Kalejira eginen da eskolatik plazara Sarako abesbatzarekin eta B. Band txarangarekin.

12:00etatik 14:00etara ikastetxeen erakustaldia eta Sarako abesbatza plazako kioskoan.

13:30ean Goloka kale antzerkia.

15:30ean kanpanolue frontoian.

16:30ean B. Band jazz txarangarekin.

17:30ean Patxi Perez eta konpainiarekin dantza saioa plazan.

19:00etan Los jubilados de Santiago de Cuba taldearen kontzertua kiroldegian. 70 eta 80 urte dituzten arren, LOS JUBILADOS indar handiarekin datoz aurten ere. Disko berria grabatzera datoz Euskal Herrira, baita azken lan hau zuzenean aurkeztera ere Europa osoan.  Taldeak Europa zeharkatuko du 15 kontzertu emanez, tartean 6 Euskal Herrian izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun