Malerrekako Egunean parte hartu zuten sunbildarrek ere

Maider PETRIRENA 2013ko ekainaren 17a

Mus txapelktan txapeldunorde izan ziren Mikel Arrieta eta Urko Ibarra Maider PETRIRENA

Mikel Arrieta eta Urko Ibarra azpitxapeldun izan ziren mus txapelketan

Maiatzaren 25ean Eratsunen Malerrekako Eguna ospatu zen. Ekitaldiei hasiera, Sunbi­llako dan­tzariek eman zieten boastitzea eta agurra dan­tzatuz omenduei eta bertara hurbildu ziren herri guztietako ordezkari eta herritarren aitzinean.
 
Gero, berriz ere Sunbillako dantzariek beraien emanaldia eskaini zuten 3 dantza dan­tzatuz: Desmayo, Jota eta Arratiako arin-arina.
 
Arratsaldeko 4etan mus txapelketaren finala izan zen. Bertan Sunbillako 2 bikotek parte hartu zuten. Alde batetik, Jose Martin Agirre eta Jon Apezetxea eta bertzetik, Mikel Arrieta eta Urko Ibarra. Biga­rren hauek izan ziren azpitxapeldunak. Zorionak. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun