Laxoa txapelketan falta diren partidak noiz jokatuko diren erabaki dute

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 11

Udaberriko euriak laxoa txapelketako hainbat partida gibelarazi ditu. Artxiboko argazkia

Final laurden eta final erdietako datak astebete gibeleratu dituzte, baina Doneztebeko finala abuztuaren 3an mantentzen da

Udaberriko eguraldi euritsuak laxoa txapelketari ere ez dio mesede handirik egiten. Dagoeneko hamargarren jardunaldia jokatu da, baina oraindik denera 14 partida gelditzen dira jokatzeko. Horregatik, falta diren partidak noiz jokatu erabakitzeko bilera egin zuten ekainaren 10ean Doneztebeko Erreka elkartearen egoitzan. Finala, iragarria zegoen bezala, abuztuaren 3an jokatuko da Donezteben, baina final laurden eta final erdietako hitzorduak astebete gibeleratu dira.

Falta diren partiden egutegia

1. MULTZOA

Doneztebe C – Irurita C: asteazkena, ekainak 12, 19:30ean.

Doneztebe C – Arraioz A: larunbata, ekainak 15, 16:00etan.

Doneztebe A – Doneztebe D: larunbata, ekainak 15, 18:00etan.

Irurita C – Doneztebe D: igandea, ekainak 16, 11:30ean.

Doneztebe A – Doneztebe C: igandea, ekainak 16, 18:00etan.

2. MULTZOA

Doneztebe B – Irurita B: ortzirala, ekainak 14, 18:30ean.

Doneztebe E – Irurita A: larunbata, ekainak 15, 09:30ean.

Arraioz B – Oiz: larunbata, ekainak 15, 16:00etan.

Arraioz B – Irurita A: igandea, ekainak 16, 10:30ean.

Doneztebe B – Doneztebe E: igandea, ekainak 16, 16:00etan.

Oiz – Irurita B: igandea, ekainak 16, 17:00etan.

Oiz – Irurita A: larunbata, ekainak 22, 17:00etan.

Irurita A – Oiz: igandea, ekainak 23, 11:30ean.

FINAL LAURDENAK

Ekainak, 29-30

Uztailak, 06-07

Uztailak, 13-14

FINAL ERDIAK

Uztailak 20-2

Uztailak 25

Uztailak 27-28

FINALAK

Doneztebeko Bear Zana Plazan.

Abuztuak, 3, larunbata 11:30ean: 3. – 4. postua.

17:30ean: Finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun