Malerrekako Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Malerrekako Literatur Solasaldien bigarren edizioa eginen dute ekainaren 13an, 20:00etatik aintzinera Sunbillako Herriko Etxean. Alkaiagako Mikel Taberna idazleak Alkasoroko Benta liburua argitaratu berri du eta horren inguruan tertulian ariko dira ortzegun arratsean.