Udaberri honetako eguraldi euritsuak laxoa txapelketari ere ez dio mesede handirik egiten. Aste honetan txapelketako hiru partida bertzerik ez dira jokatu. Dagoeneko hamargarren jardunaldia jokatu da, baina oraindik denera 14 partida gelditzen dira jokatzeko. Horregatik, falta diren partidak noiz jokatu erabakitzeko bilera eginen da ekainaren 10ean, astelehen arratsaldeko 8etan Doneztebeko Erreka elkartearen egoitzan. Talde bakoitzetik ordezkariren bat agertzea komeni dela jakinarazi dute Laxoa Elkartetik.
Asteburu honetan jokatutako partiden emaitzen dagokienez, lehen multzoan Irurita Ck 3-9 galdu zuen Arraioz Aren kontra, bederatzigarren jardunaldiko partidan. Bigarren multzoan, Irurita Ak 9-3 irabazi zion Doneztebe Eri (5. Jardunaldia) eta Arraioz Bk 9-2 Doneztebe Bri (7. Jardunaldikoa).
Aipatu bezala, partida aunitz falta dira jokatzeko, baina bi multzotan nahiko garbi daude lehenbiziko bi sailkatuak. Lehenbiziko mutzoan, Arraioz Ak 7 partidetatik 6 irabazi ditu eta Doneztebe Ak 6 partidetatik 5.
Bigarren multzoan, Arraioz Bk 8 partidetatik 5 irabazi ditu eta Irurita Ak ere 5 irabazi ditu, baina 6 bakarrik jokatuta.