Jokatu gabe kopako finalerdirako sailkatu da Baztan Futbol Taldea

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 10a

Baztango Futbol Taldea finalerdietan izanen da. Artxiboko argazkia

Cascanteko Aluviónen kontra ariko da

Nafarroako Preferenteko Federazioko kopako final laurdenetako itzulerako partida jokatu behar zuten Baztanek eta Obanosko Infanzonesek Elizondon. Baina Obanoskoek jokalari aski ez zutela eta ez ziren azaldu Giltxaurdira, beraz, baztandarran izanen dira finaledian. Joaneko partidan bina berdindua zuten.

Beraz, orain, Cascanteko Aluviónen kontra jokatuko du finalerdia Baztanek. Joaneko partida asteburu honetan jokatuko dute Cascanten eta hilaren 22an edo 23an jokatuko da itzulerako partida Elizondon.

Partida honetaz aparte, Doneztebe Futbol Taldeko jubenilek, lehen mailarako igoera fasean 3-2 irabazi zioten CD Buñuel taldeari. Ibon Leizak, Cristofer Alvarezek eta Emanuel Gonzalvesek egin zituzten doneztebarren golak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun