Artisau eta lanbide azoka eginen dute igandean Iturenen

Ttipi-Ttapa 2013ko ekainaren 7a

Malerreka Trukerrekaren ekimenez eginen da

Hilabetero bigarren igandean egiten duen bezala, igande honetan Malerreka Trukerrekak artisau eta lanbide azoka antolatu du Iturengo plazan. 

Irabazi asmorik gabe, Malerrekan martxan dagoen Malerreka Trukerreka denbora ban­kuak lanean segitzen du. Hilabeteko bigarren igandetan azokak antolatzen ditu eta bide horretan, igande honetan Artisau eta Lanbide Azoka eginen dute Iturengo plazan.

Informazio gehiago malerrekatrukerreka@gmail.com helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun