Doneztebeko Askin Haur Eskolako Guraso Elkarteak 0-3 urte bitarteko umeen heziketa emozionalari buruzko hitzaldia antolatu du. Ortzegun honetan, ekainak 6, egin dute hitzordua, 17:30ean Doneztebeko erakusketa gelan eta Marta Aristu Ruiz izanen da hizlaria. Joan nahi duenak aitzinetik eman beharko du izena, 660 683537 telefonora deituta.
Haurren heziketaren barrenean emozioen errespetuak duen garrantziari buruz azalpen orokorra emanen du hizlariak, eta horrekin batera, heziketa mota honen aplikazio konkretuekin haurren garapenean izaten ahal diren hainbat etapen adibide zehatzak ere aipatuko ditu: eskolara hastean, jatean, pardelak kentzerakoan, txupetea uzterakoan... Gisa berean, bildutako gurasoek izan dituzten zailtasunak azaltzeko aukera ere izanen dute.