Bestetako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 5a

100 euroko saria izanen du kartel irabazlearen egileak. Artxiboko argazkia

Ekainaren 21a bitarte aurkezten ahal dira lanak

2013ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 21a, ortzirala izanen da lanak aurkezteko hondar egunar. Irabazleak 100 euro eta sari sorpresa bat irabaziko ditu.

2013ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 21a, ortzirala izanen da lanak aurkezteko hondar egunar. Irabazleak 100 euro eta sari sorpresa bat irabaziko ditu.

Kartela egiteko gaia eta teknika irekiak izanen dira eta lan orijinala behar du izan. Beti ere, Ituren edota bere izaera edo kulturaren ezaugarriak agertzea baloratuko da. Formatua eta teknikari dagokienez, lanak A3 tamainan inprimatuko dira (29’7 x 42zm.) eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira.

Leloari dagokionez, Iturengo Bestak 2013 Uztailak 19-22 agertu beharko du eta beti ere gero programa zehatza itxekitzeko tokia kontuan izan beharko du egileak. Programa hori beranduago emango zaio irabazleari.

Arestian aipatu bezala, ekainaren 21n akituko da lanak aurkezteko epea honako helbidean: udala@ituren.es edo udaletxean bertan. Lana sinatu gabe entregatuko da eta lanarekin batera sobre itxi batean egilearen izen abizenak eta kontakturako telefonoa edo/eta posta elektronikoa agertu behar dira.

Irabazleak 100 euro eta sari sorpresa bat irabaziko ditu eta lanaren jabetasuna Udalaren esku geldituko da. Aurkeztutako bertze lan guztien jabetasuna udalaren esku geldituko da eta egileak ez du jabetasun hori erreklamatzeko eskubiderik izango, hilabeteko epean eskatzen ez badu behintzat.

Lan guztiak jaso ondoren erakusketa publikoa egingo da eta herritarrek erabakiko dute zein izango den kartel irabazlea. Edozein zalantzaren aurrean, udalak izango luke azken erabakia hartzeko eskubidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun