Eskualdeko 66 lagun guttiago zeuden langabezian maiatzean

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 5a

1.405 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan hilabete hondarrean

Azkeneko hiru hilabeteetan bezala, beheiti egin du langabetu kopuruak eskualdean maiatzean. Hilabete hondarrean 1.405 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, apirilean baino 66 guttiago. Beraz, %4,49 jautsi da langabetu kopurua eta Nafarroa osoko bulegoen artean (banaz bertze %2,31 jautsi da langabezia) jautsiera nabarmenena izan da Doneztebekoan.

381 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez maiatzean, baina horietatik 33 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 631 lagun daude langabezian, apirilean baino 25 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 612 langabetu daude, apirilean baino 40 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere lagun bat guttiago dago langabezian, 109 lagun, eta adin tarte horretako emakumeetan artean berdin mantentzen da, 53 langabeturekin.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina maiatzean jautsiera nabarmenena izan duen arloa da, 922tik 865era jautsi baita langabetu kopurua. Industria arloan ere, 284tik 272ra jautsi da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan, aldiz, 171tik 178ra igo da langabetu kopurua. Nekazaritzan 2 lagunetan beheiti egin du langabetu kopuruak, 34 lagunekin, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 56 lagun daude langabezian, apirilean baino 2 guttiago..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun