Hiri Hondakinen Mankomunitatetako ekaineko zozketa egin da

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 4a

1.923 zenbakiaren jabeak bi lagunentzako bazkaria irabaziko du

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, ekaineko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 1.923.

Saria, bi lagunendako bazkaria izanen da. Aipatu, bertzalde, maiatzean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.

Ekaineko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, ekainaren 30a baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun