Sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko sortu da Bizi Sagardoa elkartea

TTIPI-TTAPA 2013ko eka. 3a, 14:12

Bizi Sagardoa elkartea aurkeztu zuten joan den astean Elizondon. Alicia del Castillo

Maiatzaren 28an egin zuten aurkezpen ekitaldia Elizondon

Nafarroako Sagardogileen Elkarteak bultzata, bertze sagardogileen Elkarte eta eragile desberdinekin batean (udal, museo, garapen agentzia, fundazio…), sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko elkarte berri bat sortu da, Bizi Sagardoa izenarekin. Helburua da sagardoaren kultura eta turismoan elkarlanerako gune bat osatu eta jarduerak, ekitaldiak… antolatzea. Aurkezpen ekitaldia Elizondon egin zen maiatzaren 28an.

Nafarroako Sagardogileen Elkarteak bultzata, bertze sagardogileen Elkarte eta eragile desberdinekin batean (udal, museo, garapen agentzia, fundazio…), sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko elkarte berri bat sortu da, Bizi Sagardoa izenarekin. Helburua da sagardoaren kultura eta turismoan elkarlanerako gune bat osatu eta jarduerak, ekitaldiak… antolatzea. Aurkezpen ekitaldia Elizondon egin zen maiatzaren 28an.

Bizi Sagardoa elkarte berrian hainbat eragile eta ordezkarik hartzen dute parte, bertzeak bertze Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Iparraldeko Sagardogileen Elkarteek, Baztan, Lekunberri, Zerain, Aia, Abaltzisketa, Valle de Arana, Ezkio Itsaso, Barrundia eta Aramaioko Udalek, Ereñotzu eta Zubietako Auzo Udalek, Jo ala Jo Elkarteak, Igartubeiti Baserri Museoak, Zerain Dezagun Fundazioak, Cuadrilla de Zuiak, Aramaioko Frutagileen Elkarteak, Albaola Elkarteak, Urkiola Landa Garapenerako Elkartea, Polunpak Elkarte Musiko Kulturalak, Sagardoaren Unibertsitateak, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko Ingeniero Agronomoen Elkarte Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak eta beste hainbat eragilek.

Aurkezpenean azpimarratu zuten lehenengo aldiz Euskal Herriko lurralde guztiak elkartu eta parte hartu dutela sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko elkarte berri honetan.

 

Sagardoa gure kulturaren parte

Sagardoa gure kulturaren parte izan da milaka urtean eta aberastasun hori balioztatu eta jendearen eskuetan jartzea izanen da elkarte berriaren helburuetako bat. Horretarako, sagardogileen Elkarteek ez ezik, udalek, garapen agentziek, museoek, bestelako elkarteek, fundazioek eta abar luze batek eman dute elkartzeko pausoa Bizi Sagardoa elkartean. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 67 sagardotegik, bederatzi Udalek, fundazioek, museoek, zenbait enpresek eta beste zenbait eragilek sortu dute elkartea eta guztion artean talde sendo bat osatu dute aurrera egiteko.

Izan ere, sagardoaren sektorea hasia da jada turismoaren eta kulturaren inguruan lehen pausuak ematen. Bide horretan, sagardoaren eta gastronomiaren turismoan zenbait proiektu aurrera eramaten ari dira sagardotegiak, museoak, fundazioak, eta zenbait herri: turismo sektorera egokitu eta produktu turistikoak sortuz, inguruko baliabideekin elkarlanean beti ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun