Azkenean ametsa ezin izan du bete Leitzako Aurrera futbol talde nagusiak. Preferentera igotzeko bigarren kanporaketa ongi hasi zuen, Huarteren kontra hiruna berdinduta kanpoan. Larunbatean Arkiskileko itzulerako partidan berdinketa edo irabaztea aski zuen Preferentera bueltatzeko baina 1-2 galdu zuen.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferenterako igoera fasean
Aurrera 1 (Antxon) – Huarte 2. Huartekoek lortu dute Preferentera bueltatzea.
Nafarroako Preferenteko Kopan, final laurdenetako joaneko partidak
Infanzones 2 – Baztan 2 (Iturriria eta Urrutia)
Nafarroako Erregionaleko kopan
Doneztebe 0 – Urantzia 1. Kopatik kanpo gelditu dira doneztebarrak.
Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean
Buñuel 2 - Doneztebe 0
Nafarroako infantilen bigarren mailan
CD Rotxapea 7 - Beti Gazte 3 (Julen Arakues 2 eta Aimar Otxoteko)