Nafarroako Herri Kirol Torneoa abiatuko da ekainaren 1ean Luzaiden

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 31

Zazpi modalitatetan ariko dira kirolariak bi jardunalditan

Nafarroako Herri Kirol Federazioan antolatzen duen Herri Kirol Torneoaren lehen jardunaldia ekainaren 1ean, larunbat arratsaldeko 6:00etan burutuko da Luzaiden. Bigarren eta azken jardunaldia berriz, ekainaren 30ean jokatuko da Uharte-Iruñean.

Nafarroako Herri Kirol Federazioan antolatzen duen Herri Kirol Torneoaren lehen jardunaldia ekainaren 1ean, larunbat arratsaldeko 6:00etan burutuko da Luzaiden. Bigarren eta azken jardunaldia berriz, ekainaren 30ean jokatuko da Uharte-Iruñean.

Zazpi modalitate eta kategoriatan lehiatuko dira kirolariak. Koxkor biltzen, gizonezkoetan, Fernando Etxegarai (Bera), Andoni Lasaga (Etxalar), Iñaki Telletxea (Elizondo), Eder Goldarazena (Berriozar) eta Unai Iantzi (Aniz) ariko dira. Koxkor biltzen kadete mailan ere ariko dira Andoni Lazkanotegi eta Asier Goia beratarrak eta Berriozarko Oier Etxeberria.

Ingude altxatzen bi izanen dira eskualdeko ordezkariak: Berako Aritz Izuzkiza eta Narbarteko Asier Arretxea, nahiz eta azken honek ezin izanen duen lehen jardunaldian aritu. Beraiekin batera, Auzako Ander Iribarren eta Berriozarko Iker Lizarraga eta Imanol Martin ariko dira.

Harrijasotzen, Etxalarko Xabier Ariztegi, Leitzako Josetxo Urrutia eta Aldatzeko Xabier Igoa ariko dira.

Zaku lasterketan ez da eskualdeko talderik izanen eta Berriozar eta Oltzako Zendeakoak aterako dira.

Txinga eramaten Leitzako Josetxo Urrutia izanen da eskualdeko ordezkaria eta berekin batera Iberoko Adrian Berruezo eta Aldatzeko Xabier Igoa ariko dira.

Emakumezkoen arpana txapelketan, gaur egungo Nafarroa eta Euskal Herriko txapeldunak, Berako Nerea Sorondo eta Amaia Garcia ariko dira lehen jardunaldian, baina bigarrenean, Villabonako Leire Astiazaranek ordezkatuko du Nerea Sorondo. Beraiekin batera, Ultzamako Eltsoko Ainhoa Iraizoz eta Ana Iraizoz eta Altsasuko Ainhoa Mazkiaran eta Irati Astondoa ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun