Iraitz Etxebarria nagusitu da Xabi Telletxearen omenezko Igantziko BTT jautsieran

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 31a, 15:59

Igantziko BTT jautsierako txirrindularien podiuma. Utzitako argazkia

Iñigo Yanci beratarra eta Oronoz-Mugairiko Iñaki Esarte Nafarroako txapeldun

Aitzineko bi urteetan bezala, aurten ere Iraitz Etxebarria bizkaitarra nagusitu da Xabi Telletxea zenaren omenez maiatzaren 18an egindako Igantziko BTT jau­tsiera probaren hiruga­rren edizioan. Nafarroako txapelketa ere Euskadiko Irekirako baliagarria zen proba honetan erabaki zen.
 
Eguraldiak erabat baldintzatu zuen jau­tsiera, euriz leher eta haize handia baitzebilen. Horregatik, txirrindulariek hotz handia pasatu behar izan zuten eta ibilbidea erabiltzen zuten neurrian, lohi handia egin zen.
 
Lehenbiziko jautsieran 64 lagunek parte hartu zuten, baina bigarrenean bakarrik 47k, kategoria ezberdinetan ohorezko postuengatik lehiatzeko moduan zeudenak.
 
Emakumezkoen artean Laia Barbero nagusitu zen (4:13.06); bigarren urteko junior mailan Barakaldoko Guillermo Cañas izan zen bizkorrena (3:59.72) eta elite kategorian Honda­rribiko Martxel Oronoz nagusitu zen.
 
Nafarroako tituluei dagokienez, elite kategorian sailkapen oroko­rrean hamekagarren izan zen Iñigo Yanci berata­rra suertatu zen Nafa­rroako txapeldun elite mailan (3:55.54) eta Oronoz-Mugairiko Iñaki Esarte master 30 mailan (4:24.36)
 
SAILKAPEN OROKORRA
 
1. Iraitz Etxebarria (Sub23)   3:16.27
2. Daniel Olarra (junior)   3:26.15
3. Eric Portillo (sub23)   3:36.34
4. Martxel Oronoz (Elite)   3:40.58
5 Txomin de Vega (Elite)   3.42.33
6. Andoni Cabodevilla (sub23)   3:44.50
7. Benjamin Torre (sub23)   3:45.29
8. Andrés Marcos (Elite)   3:38.44
9. Ivan Blanco (master30)   3:49.51
10. Victor Saenz (master30)   3:54.95
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun