Ekainaren 2an ospatuko da Kermeza

Joana GUERENDIAIN 2013ko maiatzaren 31

Egun guzian ostatua izanen da plazan, pastizak salgai, selauru hustea eta xantzaren errotan jostatzen ahalko da

Ekainaren 2an ospatuko da Kermeza Saran. Meza nagusia goizeko 10etan emana izanen da, ondotik 11etan pilota partida bat jokatuko da frontoinean. 11:30etik goiti Lur Be­rri gelan, eramateko janari posikak salduko dira. Bazkaria 12:30etik goiti zerbitzatua izanen da, helduentzat menua 17 eurotan da eta hau­rrentzat 8 eurotan. 
Egun guzian plazan, ostatu bat izanen da, pastizak erosten ahalko dira, selauru huste bat eginen da eta xan­tzaren errotan jostatzen ahalko da. Arratsaldeko 4:30ean Joko Garbi pilota partida bat jokatuko da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun