Nekazaritza ekologikoa lantzeko hastapen ikastaroa emanen da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Arlo teorikoa eta arlo praktikoa landuko dira ikastaroan. Artxiboko argazkia

Nekazaritza ekologikoa lantzeko hastapen ikastaroa antolatu du Cederna-Garalurrek Lekunberrin. Ekainaren 7, 8, 14 eta 15ean eskainiko da, ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara.  Arlo teorikoa Lekunbe­rriko udaletxean emanen da eta arlo praktikoa udal lursail batean. 
 
Nekazaritza ekologikoaren printzipioak lan­tzen hastea da helburua, bai arlo teorikoan, baita arlo praktikoak ere, ikasleak, ikastaroa bukatuta, baratze ekologiko bat landu ahal izan dezan. Publiko osoari eta bereziki baratze ekologikoa lantzen hasi nahi duten, edo beren ohiko baratzea baratze ekologiko bihurtu nahi duten guztiei bideratuta. Besteak beste lurra aztertzea, lurra presta­tzea, haziak eta landaretxoak, hazi eta landare ekologikoak lortzea, laboreak elkartzea, laboreak txandakatzea, zure baratzea diseina­tzea, hesidurak, onga­rritzeak, izurrien eta gai­tzen kontrola, ereitea edo landatzea eta laboreen jarraipena landuko dituzte.
 
Izen emateko 696 539 810 telefonora deitu edo igastaminza@cederna.es helbide elek­tronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun