Nork ez daki larunbat goizetan Euskadi Irratian aritzen dela landareetaz jolasean? Larunbat honetan zortzi, herriko soziedadean izanen da (11:00etan), eta radioan bezalaxe ariko da jendeari esplikazioak ematen txertoak nola egin, adarrak noiz moztu, hazia noiz erein, surfiniari zenbat ur eman... Edozein galdemodu egin nahi dionak aprobetxa dezala ekainaren 8an. Lehenik, bera ariko da jolasean, eta akaberan, edozein galdemoduri erantzutera saiatuko da.
Hitzaldia bera debalde da, eta anima dadila jendea. Hitzaldiaren ondotik, bazkaria izanen da. Bazkaldu nahi duenak txartela 15 euro da, eta txartela hartu nahi duenak deitu telefono honetara ekainaren 6a baino lehen: 646635524. Jakoba ere bazkaltzen geldituko da, eta, norbaiteri kezkaren bat gelditu bazaio landareen gainean, modua izanen du edozein gauza galdetzeko mahaiaren inguruan.
ILARGIA
Ilargiarekin ere bada gorabehera franko azken boladan, eta horretaz ere behar diren esplikazio guziak emanen ditu.
Lehengo zaharrek beti begiratu izandu diote ilargiari, eta haiei ikasia diegu pagoa noiz bota edo ezpelak zer ilargiarekin duen su ona, baina kalendarioak etxeetan sartuz geroztik nahasi samarrak ibili gara. Kalendario normaletan oker etortzen baitira beherapenak eta gorapenak. Ez dira gauza bera beherapena eta ilargia ttikitzea. Eta kalendario ia guzietan, beherapena esaten diote ilargia ttikitzeari, oker; zenbait egunetan, ordea, gertatzen da ilargia ttikitzen ari dela eta gorapena izatea aldi berean.