Bi erakusketa ikusgai daude ekainaren 30a bitarte

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 31a, 14:24

Bertizko Natur Parkeko jauregian bi erakusketa daude ikusgai. Pe­dro Ciga erakusketa gelan, Pe­dro Ciga eta Dorotea Fernandez azken jabe partikularren argazki zaha­rrak erakusketa dago ikusgai. Bidasoa Erreka erakusketa gelan, be­rriz, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki-Administrazio Departamentuak, Hezkuntza Departamentuarekin batera Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Zer da zuretzat basoa? margo eta argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikus daitezke. Bi erakus­keten ordutegia, 10:30etik 13:30­era eta 16:00etatik 19:00etara. Helduek 3 euroko sarrera ordaindu beharko dute (65 urtetik goitikoek eta pentsionistak doan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun