Grebarekin bat egiteko deitu dute ELA, LAB eta EHNEk

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

ELA, LAB eta EHNEk Beralandetan egindako agerraldian. TTIPI-TTAPA

Maiatzaren 30ean greba orokorreko deialdiarekin bat egiteko deia egin dute ELA, LAB eta EHNE sindikatutik.

ELAren izenean Jose Mari Arribillagak eta LABen izenean Koldo Saenzek eman zuten deialdiaren berri eta azpimarratu nahi izan zuten «ez dela greba laborala soziala baizik. Krisi sozio-ekonomiko larri baten aurrean gaudelako eta horrek denei eragiten digu. Azkeneko Lan eta Negoziazio kolektiboaren erreformek negoziazio kolektiboa blokeatu eta lan baldintzen haustura totala suposatu dute».
 
Eskualdeko bi sindikatu nagusien ustez, «krisia hasi zenetik gobernu ezberdinek inposatzen dizkiguten politikek emaitza bakarra izan dute: krisian oraindik eta gehiago sakon­tzea. Bizi dugun egoera ez da krisi ekonomikoaren ondorioa, honen aitzakipean martxan ja­rri dituzten politiken ondorioa baizik. Politika hauen helburua herritarrak pobretzea eta eskubideak kentzea da, betikoek aberasten ja­rraitzen dutela berma­tzeko».
 
Greba egunean, 12:30ean manifestazio sindikala deitu dute Avia gasolindegitik abiatuta eta 18:00etan Lesakan eta Elizondon manifestazio herritar sozialak izanen dira.
 
Aitzinetik, maiatzaren 24an kotxe karabana ibili zen eta burrunba egin zuten Elizondon UPNren egoitza parean. Maiatzaren 27an, berriz, kontzentrazioa egin zuten Doneztebeko Enplegu Bulegoaren parean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun