Hainbat atzerapenen ondotik, egina dago goiko ur hornidura berritzearen lana. Urte batzuk pasatu dira proiektua onartu zenetik; hasieran, gobernuaren aldetik dirulaguntza zalantzan egon zen baina azkenean lortu zen eta lanak esleitu ziren. Sasoi Eraikuntzak enpresari egokitu zitzaion lanen egitea eta hauek ere ez dute lan erraxa izan, eguraldi kaxkarra egin baitu azken aldian, mendian lanean aritzeko. Honez gero, martxan dago instalazioa, aspaldiko hodi zaharrak aldatu eta hobekuntzak eginez, bertze urte mordoxka baterako lasaitasuna izanen da.