Ahari onenak saritu dituzte Doneztebeko Udaberriko Ferian

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Alicia DEL CASTILLO

14 buru aurkeztu ziren maiatzaren 10eko ahari lehiaketara, 9 artzainen eskutik. 5 mutur beltzen artean, Donamariko Zabalteneko Joxe Mari Indak aurkeztutakoarentzat izan zen 120 euroko lehen saria eta baserri bereko bertze baten­tzat 50 euroko hiruga­rren saria. 70 euroko bigarren saria, berriz, Beintza-Labaiengo Iñarreko Angel Elizondorentzat izan zen. Mutur gorrien atalean, 9 buru aurkeztu ziren. Lehenbiziko saria Oizko Telletxenekobordako Lucio Telletxearentzat izan zen. Bigarren saria Iturengo Zubialdeko Isidro Bazterrikak eskuratu zuen eta hirugarrena Donamariko Porotxeko Jose Miguel Lasagak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun