Mendaur eta Erreka guraso elkarteek antolatutako Doneztebe Udaberritua ekimena arras arrakastatsua izan da. Birbira taldearen laguntzaz, 200 ume baino gehiagok parte hartu dute antolatutako zazpi tailerretan. Tailer hauetan loreak, kutxak, 26 txorimalo egin dira eta eskola barrenean, nola kanpoan ikusgai daude.
Ekimen honetan birziklatutateko materialak landu dira helburu desberdinekin: birziklapenaren mundua ezagutaraztea, eskuz egindako materialen trebezia lantzea, elkar-lana bultzatzea, eskola apaintzea, eta, batez ere, ongi pasatzea.