Ekainaren 1ean, larunbatarekin eginen da Uritzako fiesta, zortzigarren urtez. Beti bezala, aterpe bat moldatu da eta bazkaria eginen da. Herriko soinulariek ere giroa alaituko dute. Biharamonean Bestaberri izanen da eta azkeneko urteetan bezala, gazta lehiaketa eginen da. Irabazleak bi otordu izanen ditu Herriko Ostatuan eta bigarrenak bi botil ardo. Hautetsiek herrian kontura bazkaria egiten dute eta gero udalak berendura gonbidatzen ditu herritarrak, lehiaketara aurkeztutako gaztak aprobetxatuz. Herriko soinulariak ere ariko dira.
Berrikuntza bezala, aurten Herriko txokorik politena lehiaketa eginen da. Ez da preziso balkoia izan behar, ataria, leihoa… Txitxillo elkarteko kide batek, zinegotzi batek, Cederna ko teknikariak eta aditu batek osatuko dute epaimahaia. Berendatzeko denboran saria emanen da. Hemen ere lehenbizikoak bi otordu izanen ditu eta bigarrenak bi botil ardo.