Uztaila eta abuztuan Iturenen ere udalekuak edo ludoteka izanen da. Egitasmo hau aurrera eramanen dute Izaro Ariztegik eta Ixiar Bazterrikak. Bi hilabete hauetan gisa guzietako ekintzak burutuko dituzte, ateraldiak, tallerrak, dantzak, jolasak…
2 urtetik gorakoentzat dago zuzendua eta ordutegia bileran zehaztuko da, gurasoekin egon ondotik. Apuntatzeko 679 512 963 telefonora deitu behar da.