Javier Sein bikain dabil BTT bizikletarekin. Euskadiko irekian eta Caja Rural kopan lider doa, jokatu dituen azken bi lasterketak irabazi ondotik. Berriki Nafarroako selekzioarekin konbokatuta Espainiako txapelketan parte hartu zuen eta karrera bikaina egin ondotik laugarren postuan bukatu zuen. Honela, Espainiako rankinean laugarren dago.