MALERREKAKO EGUNERA JOATEKO

Mattin LARRALDE 2013ko maiatzaren 31

Herriko mus txapelketako finalistak ageri dira. Mattin LARRALDE

Malerreka Eguneko mus txapelketan joka­tzeko sailkapen partidak jokatu ziren Herriko Ostatuan maiatzaren 10ean. Lau bikote aritu ziren lehian, eta finalera Endika eta Iñigo alde batetik eta Manolo eta Xabier, bertzetik, ailegatu ziren.
 
Oso partida polita ikusi zen eta azken momentura arte gauzak parekatuak izan ziren. Bi bikoteek merezi zuten irabaztea baina bat izaten da txapelduna. Azkenean, Manolo Gamboa eta Xabier Irisarri izan ziren txapeldun eta eurek osatutakoa izan da Elgorriaga ordezkatu duen bikotea Eratsunen. Hurrengo alean jakinen dugu Era­tsunen irabazterik izan duten edo ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun