LOMCE Hezkuntza kontraerreformaren aurkako elkarretaratzea

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Utzitako argazkia

Doneztebeko eskolako lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat irakasle eta gu­ra­­so bildu ziren maiatzaren 9an gobernuak onartu duen LOMCE hezkun­tza kontrarreformaren aurka protesta egiteko. Izan ere, lege honek eskola publi­koa­ren baloreak deusezten dituela uste dute. Bilkuran adierazi zutenez, «Erre­for­ma berzentralitzailea, antidemokratikoa, publikoaren kalterako irakaskun­tza pribatua sustatzen duena, merkantilista, baztertzailea, curriculuma guztiz alda­tzen duena, laikotasunaren eta baloreen hezkuntzaren kontrakoa, desberdintasunak sustatzen dituena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahazten duena eta irakasleen lana gutxiesten duena da». Horregatik guztiagatik Ez haundi bat erran zioten LOMCEri, «eskola publikoa denona eta denon­tzat delako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun