Errekaren Eguna ospatuko da ekainaren 8an, Erreka elkarteak udalaren laguntzaz antolatuta. Bezperan ere zenbait ekitaldi izanen dira.
ORTZIRALA, EKAINAK 7
• 16:30: Erreka Pilota Eskolako Finalak 4 terdiaren barrenean
• 20:00: Proiekzioa Igor Agestaren eskutik Leku Eder Zineman, mendi eskaladari buruzkoa.
• 22:00: Santa Luzia Plazan Mus Txapelketa.
LARUNBATA, EKAINAK 8
• 9:30etik aitzinera kiroldegian partidak.
• 9:30:Errekak alebin mutilak eta neskak.
• 10:30: Infantil neskak.
• 11:30: Infantil mutilak: Erreka - Anaitasuna (kopa irabazi duen herriko taldea, liga irabazi duenaren kontra)
• 12:30 Errekako Judo Eskolako erakustaldia.
• 15:30: Eskubaloia Benjaminak.
• 16:30: Jubenilak vs Beteranoak ( aurtengo jubenilen taldea, Txomin eta Iban Mindegiak entrenatzen dutena, Errekako jokalari ohien kontra).
• 17:30: Triangular haundia: Erreka A, Erreka B eta Izarren Taldea. Errekako talde seniorra bi taldetan banatua eta Izarren konbinatu bat. Horien artean, nola ez, Niko Mindegia (Naturhouse Logroño) eta Ibai Meoki (Anaitasuna), Asobal mailan ari diren bi doneztebarrak. Partiduen artean Errekako Dantzarien erakustaldia.
• 21:00 Herri Afaria Santa Luzia Plazan (txartelak Titi Ostatuan ekainaren 5a arte).
• Gaupasa DJ Luismi-rekin.