Maiatzaren 10ean Doneztebeko Udaberriko feria ospatu zen. Bertan Doneztebarrak elkarteko komertzioak lehen urtez kanpora atera ziren eta 200 euroko lau erosketa txartela zozketatu zituzten bezeroen artean. Horietariko bat Sunbillako Esther Apeztegiari tokatu zitzaion, bere biloba Xabier Gorriaren eskutik ateria. Argazkian, Jone eta Xabier Gorria bilobekin ageri da Esther.